Bisitatu Artaxoako harresiak eta San Saturnino eliza

Ezagutu Artaxoa, errege, noble eta juglareen garaietara eramaten zaituen tokia. Erdi Aroa bete-betean, oso gomendagarria.

Hango kale, etxe, dorre nagusi, uharka eta bestorreek iraganera garamatzate, hemendik igaro ziren herriek utzitako arrastoa ikusteko. Tarte labur batez, Artaxoako Erresuma ere izan zen, Urraka erreginarekin.

San Saturnino gotorleku-eliza ere bisitatuko dugu. 1260 eta 1300 urteen artean kalonje frantsesek eraikia, interes kulturaleko ondasun izendatu zuten, eta aukera izanen duzue barrendik ikusteko frantses eragina duen eliza gotiko hau, bai eta ezkutatzen dituen beste enigma batzuk ere.

Ondoren, eskailera kiribiletan barna teilatura igoko zarete; Erdi Aroko teilatu bakarra da, eta ura biltzeko balio zuen. Handik ederki ikusten dira harresiak, Nafarroan ia osorik gordetzen den Erdi Aroko harresi-barruti bakarra. Gainera, handik Nafarroako paisaia eder eta aldakorren ikuspegi zoragarriak ere badaude.

  • Ordutegia: larunbat eta igandeetan, 11:00etan / 13:00etan / 16:00etan / 17:30ean.
  • 11 pertsona arteko taldeak.

01 ene - 31 dic

2024