Boilur-esperientzia Deierrin
-
Idiomas: Castellano
-
Duración: 3 ordu arte
Badakizu zein den boilurraren jatorria? Bazenekien mendeetan zehar liluratu dituela errege-erreginak, agintariak eta munduko chef ezagunenak? Anima zaitez esperientzia honetan parte hartzera, eta ikusi zergatik den inguru honetako boilur beltza Nafarroako gourmet produktuen artean jaki preziatuenetako bat.
Benetako boilurtegi bat ikusiko duzu; ekoizle aditu bat gidari hartuta eta bilaketan ibiltzen diren txakurrak lagun, boilurra hazteko eta biltzeko prozesua ezagutuko duzu.
Jarduera bukatzeko, aukera bikaina da Irantzuko monasteriora joan eta hango boilurrak dastatzea, Urbasa-Andia Parke Naturalaren hegaletan.
Plan paregabea mokofinentzat eta gauza berriak ezagutzeko gogoz daudenentzat!
01 jul - 15 sep
2023