Corellako Jardunaldi Barrokoak
Barrokoa maite duzu? Hala bada, ez galdu ekitaldi hau.
Corellako Jardunaldi Barrokoek aire zabaleko museo bihurtzen dute Nafarroako herri hau.
Arte barrokoa jauregi, eliza eta komentuetan ikus daiteke. Ekitaldiz beteriko asteburua duzu zain: artisau azoka, ondare historiko eta artistikorako bisita gidatuak, antzezlan eta musika barrokoko kontzertuak, haurrendako jarduerak eta baita biltzar bat ere, "Corella, barrokoaren hiria” izenekoa.
Kultur plan hori osatzeko, Nafarroako Erribera bereizten duten barazki zoragarri eta ospetsuak dasta ditzakezu. Gainera, beste eremu turistiko batzuk ezagutzeko aprobetxa dezakezu, hala nola Bardeako basamortua, Fiteroko monasterioa edo hiru kulturetako hiria, hau da, Tutera.
Fecha 2025 pendiente
25 oct - 27 oct
2024