Corellako kardu gorriaren jardunaldiak
Kardu gorria inoiz probatu duzu? Badakizu erromatarrek gutiziatzat zeukatela? Bada, jakin ezazu barazki berezi hau neguko produkturik bikainenetako bat dela Nafarroan, eta Corellako nekazariak adituak direla haren ekoizpenean. Jan aurreko bi hilabeteetan lurrez estaltzen dute landare osoa, batzuetan 2 metroko muinoak altxatuta, eta horrela mantenugai ugari hartzen ditu landareak, baita zapore berezia ere.
Sukaldaritza gustuko baduzu, aprobetxatu jardunaldi hauek kardua ekoizleei zuzenean erosteko eta gozatu antolatzen diren jarduera guztiez: azoka, txiki eta helduendako lantegiak, gaikako pintxoak eta bisita gidatuak, hala kulturalak nola upategiak ikustekoak.
Eguberrietako menu asko eskasagoak izanen lirateke, bai, mahaietan kardu gorririk ez balego!
21 dic - 22 dic
2024