• Idiomas: Euskara

  • Duración: 3 ordu arte

Iruñeko katedralak istorio ugari ditu mundu guztiaren eskura dagoen historiaz landa. Adarbakoitzak, mirariak, elezaharrak eta bitxikeria anitz: horra Iruñeko tenplu ospetsuaren gaineko beste ikuspegi bat.  

Bisitaldi honetan gustura ikasiko dituzu, ezohiko modu batean, xehetasun historiko-artistiko nagusiak, tankera horretako fatxadaren zergatia, eraikuntza-faseak, baina, aldi berean, monumentuaren beste alderdi bat ere deskubrituko duzu alderdi ezezagun batzuei erreparatuta. Gure ondarea ezagutzeko modu berezia, bai horixe!

01 ene - 31 dic

2022