Eguberriak Iruñean
Ez dakizu zer egin Eguberrietan? Egun libreren bat duzu eta etxetik kanpo Eguberri-espirituaz blaitu nahi? Hala bada, jarraitu irakurtzen, iradokizunez beteriko zaku bat baitugu Iruñan aurtengo Eguberrietarako.
Zatoz erresumako hiriburura, eta zer gozatu ugari topatuko duzu: argiak, gaztaina erreen usaina, tradizio hunkigarriak eta kalean arnasten den giro ederra. Eta opariak azken ordurako uzten dituzten horietakoa bazara, murgil zaitez azoka eta saltoki nafarretan, galaz janzten baitituzte erakusleihoak, zu erakarri nahian.
Eguberrietako ilusioa:
- Olentzero. Olentzero pertsonaia tradizionala da eta ikazkin bat irudikatzen du; tradizioaren arabera, Gabon gauean jaisten da menditik, herrietatik igaro eta haurrei opariak eramatera. Ibilbidean zehar, baserritarrez jantzitako haurrek, abesbatzek, txistulariek, jaiotza bizidun batek, hainbat zalgurdik eta Zanpantzarren konpartsak laguntzen dute Olentzero.
- Data: Abenduak 24.
- Ordua: 18:00etan.
- Errege Magoen etorrera Bizi dezagun elkarrekin Errege Magoek Iruñera dakarten magia.
- Data: Urtarrilak 5.
- 16:00: Magdalenako zubia.
- 16:30: Frantziako portalea.
- 17:00: Udaletxe plaza.
- 19:00: Kabalgata Santa Catalina ikastetxetik
- Gozatu Errege Magoen kabalgata. 19:00etan irtengo da Santa Catalina ikastetxetik, Abejeras kaletik.
Jaiotzak:
- Iruñeko Jaiotzazaleen Elkarteko kideek egindako jaiotzak, Baluarten. Tamaina desberdinetako 30 jaiotza baino gehiago, teknika eta material desberdinekin eginak, Eguberrietako ohiko eszenak irudikatzen dituztenak.
- "Ahateen jaiotza" Taconerako lorategietan. Aire zabalean dago eta 24 orduz dago irekita.
Gabonetako erosketak:
- Eguberriko Azoka Gazteluko plazan. Artisau-lanen eta tokiko produktuen erakusketa eta salmenta.
- Eguberriko Azoka zezen-plazan. Produktu-sorta zabala aurkituko duzu postuetan, zeinetan senideentzat, lagunentzat edo zeuretzat behar duzun guztia aurkituko baituzu: artisautza, elikagai tradizionalak, arropa eta osagarriak, produktu esoterikoak...
Musika eta dibertsioa kalean:
- Gabonetako kontzertuak Alde Zaharreko kaleetan eta Iruñeko auzoetan. Kontzertu ibiltari horietan hainbat erakundek eta taldek hartzen dute parte, baita gaiteroek, konpartsek eta abesbatzek ere.
- Santas Pascuas jaialdia. Kontzertuen programazioa irekia, heterogeneoa eta abangoardista da.
- Beste kontzertu batzuk. Hainbat abesbatzak hiriko eliza ezberdinetan abestuko dute, eta kontzertuak izango dira Kondestable Jauregian, Baluarten eta Gayarre antzokian.
- Argiluna. Hiriko Gabonetako argiak.
- Datak: urtarrilaren 6ra arte.
- Beste argi batzuk. Bideoarte-proiekzioak, argi-instalazioak, familientzako sormen-tailerrak eta arte-erakustaldiak.
- San Silvestre lasterketa. Urtero, abenduaren 31n, atletismoaren zaleek Iruñeko kaleak betetzen dituzte San Silvestre lasterketa tradizionala egiteko; lasterketa herrikoia, alaia eta parte-hartzailea da, eta oso harrera ona du herritarren artean.
Dibertsioa txikienekin:
- Izotz gaineko patinaje-pista Sarasate pasealekuan.
- Gabonetako karpa Gazteluko plazan. Tailerrak, familientzako jolasak... eta askotarikoak topatuko dituzu bertan.
- Txikipamp gunea, jolaserako, aisialdirako eta entretenimendurako gunea, autobus-geltoki zaharrean. Adin guztietarako animazio- eta entretenimendu-jarduerak.
Fecha 2025 pendiente
29 nov - 06 ene
2024 - 2025