EKO gazta eta garagardoa Urbasa-Andia mendiaren magalean

Gazta, garagardoa eta natura maite badituzu, ez utzi plan hau pasatzen. Izan ere, Iturgoienen, zain dituzu Axuribeltz ardi-gaztaren artzainak eta ekoizleak. Bisitatu gaztandegia eta artaldea. Urtaroa zein den, abeltegian edo mendian egongo dira ardiak. 

Ondoren, garagardoarekin uztar dezakezu gazta-esperientzia. Elkea proiektuak nekazaritza ekologiko arduratsu, dibertsifikatu eta sozialki jasangarri baten alde egiten du, eta, haren finka (garagarra, lupulua, fruta-arbolak eta lekaleak lantzen dituzte) ezagutu ez ezik, ekoizten dituen garagardoak ere dastatu ahal izango dituzu.

Oso gertu, Eraulen, Lazkuako begiratokia bisita dezakezu eguna amaitzeko. Kareharrizko pareta batean ebakitako balkoi bat da. Eta ez geratu gosez, artisau-pizzeria berezi bat aurkituko baituzu herrian bertan. Osagai ekologikoak eta hurbilekoak, eta egur-labe handi bat, dira pizza gozo-gozo horien sekretua.

01 ene - 31 dic

2024