Eslaba, mahastiak nagusi: bisita Santa Crizera eta dastatzea mahastian
-
Idiomas: Euskara, Ingelesa, Castellano
Imajinatu al duzu inoiz Antzinako Erromako bizimodua? Jarduera honetan, Eslabako Santa Criz aztarnategi arkeologikoa bisitatuko duzu. Irudimena askatuz gero, nolako bizimodua zuten antzinako herri horretan duela milaka urte ezagutuko duzu. Erromatarren garaitik gaur egunera arte bertako ekonomiak izan duen bilakaera ezagutuko duzu, baita mahatsaren laborantzaren eta ardoaren ekoizpenaren paper garrantzitsua ere.
Mahastiek osatutako paisaia harrigarriak ikusi ondoren, mahasti-sail esklusibo bat bisitatuko duzu, eta bertako ardo bat dastatu ere. Esperientzia amaitzeko, Bodega Eslava upategia bisitatuko dugu, eta hantxe ikusiko duzu eskualdearen historia eta izaera adierazten duten ardoak egiten jarraitzen dutela gaur egun ere.
15 mar - 15 dic
2024