Urbasa-Andia mendilerroaren oinean, libre bazkatzen du 400 ardi latxez osaturiko artalde batek, zeinak Idiazabal jatorrizko izeneko gazta egiteko esne bikaina sortzen baitu.

Horretarako, produktu naturalak baliatzen dira, hala nola artaldeko arkumeek sortzen duten gatzagia. Kontserbagarririk eta koloratzaile artifizialik gabe, jakina; beraz, gaztak erabat naturalak eta kalitate bikainekoak direla bermatzen da.

01 ene - 31 dic

2021