• Duración: Egun erdia

Basoan barrena paseatzea onurez betea dagoela esan beharrik ez dago, ezta? Bada, orain pentsa ezazu modu kontzientean barneratzen zarela basoan, ondoan hainbat dinamika proposatuko dizkizun gida bat daukazula, zentzumenak irekitzeko, zeure buruari entzuteko eta ama lurrarekin bat eginik erlaxatzeko. Horrela egiten dira Ultzama eta Basaburua ibarretan basoko bainuak, astiro ibiliz, isiltasunean behatuz, zuhaitzak ukituz, sentituz, usainduz eta sakon arnastuz.

Zatoz, gozatu naturan murgilduta, eta sentitu zure osasunari eta ongizateari ekartzen dizkien onura ugariak.

12 abr - 22 jun

2023