Etxalarko historia bere etxeetan islatuta
-
Konpainia: Asociación Turística Baztan-Bidasoa
-
Idiomas: Castellano, Euskara
Diote herri bakoitzak bere historia duela, baina Etxalarrek milaka ditu kontatzeko. Bisita gidatu honetan, Bidasoko herri xarmangarri eta atsegin horren sekretu, ohitura eta bitxikeria guztiak ezagutuko dituzu. Ezaguna da usoak sarez ehizatzen dituztelako, baina bere herri-arkitekturak ere, zinez ongi zaindua, liluratu egiten du. Kaleetan barrena ibiliz gero, etxeen dotoretasuna, Jasokundeko Ama Birjinaren elizaren ondoko lorategia, hilarri ugari dituena, edo Gaztelu dorretxea, Tximista ibaiaren ondoan (Nafarroako Erresumako Erdi Aroko arma-ola) ikus daiteke.
Badirudi denbora gelditu egin dela magia eta tradizioa gordetzeko. Bisita amaituta, oroitzapen ahaztezinak eta Etxalarko arimaren eta historiaren zatitxo bat eramango dituzu zurekin.
01 ene - 31 dic
2024