Extreme Bardenas

Eman izena, eta parte hartu Nafarroako kirol-ekitaldirik ikusgarrienetako batean! BTT ziklismoa gustuko baduzu, Extreme Bardenas duzu ezinbesteko hitzordu. BTT proba bat da, egutegi nazionalean finkatua, eta 1.500 kirolarik parte har dezakete gehienez. 

Lasterketak 100 kilometro inguru egiten ditu, eta Arguedas eta Valtierra herriak eta Errege Bardeako basamortua zeharkatzen ditu. Paisaia ustekabekoak, zinez babesgabeak eta basatiak, eskainiko dizkizu paraje famatu horrek.

Zure burua probatzeko kirol-ekitaldia natura-eremu paregabe batean, Biosferaren Erreserba izendatuta baita.

Eta tropa osoa ekarri baduzu, orri honetan aurkituko dituzu familiarekin Nafarroan gozatzeko hainbat plan. Eta ideia gehiago behar badituzu, Nafarroako Erriberan barnako ibilbide honetan bat baino gehiago eskaintzen dizkizugu, egonaldiari ahalik eta zuku gehiena atera diezaiozun.

Fecha 2024 pendiente

25 jun - 25 jun

2023