Garesko feria

Garesek jardueren programa animatu bat prestatu du bertako festa tradizionalak ospatzeko. Bigantxa suharren entzierroak, pilota-partidak, musika-emanaldiak eta zezensuzkoa izanen dira, ohi bezala, festaren kartelean.
 
Baina igandea izanen da, dudarik gabe, egun handia, kale nagusi guztian barna luzatzen den artisau-azoka bat eginen baita; bertan, merkatariek ardi-gazta, zurezko tailuak, taloak edo sagardoa eskainiko dituzte, besteak beste. Eta 14:00etan, ez galdu nazioarteko laia-lasterketa, 80ko hamarkadatik herrian egiten den proba berezi bat. Bertako jendea laietan igo –lurzorua iraultzeko garai bateko nekazaritza-tresnak, zurezko heldulekua eta burdinazko bi punta dituztenak– eta harriztatutako karriketan barna abiatzen dira orekari eutsi nahian zango-makila bitxi horien gainean. Ikustekoa...

​​​​​​

Fecha 2024 pendiente

23 sep - 24 sep

2023