Inverdura, neguko barazkietan murgiltzeko ekimen gastronomikoa

Badakizu Tutera barazkien erregina dela? Haren ospea ongi merezia da, Ebroren ertzetatik baitatoz orburu, zainzuri, kukulu, borraja eta kardu gurienak. Eta, horietako batzuk nahasiz, Tuterako plater ospetsuena prestatzen da: menestra gozoa.

Urtaro hotzeneko barazkiei ohore egiteko, Tuterak programazio bat eskaintzen digu zenbait astez; honako jarduera hauek biltzen ditu: ibilbideak, bisita gidatuak, lehiaketak, herri afariak, ekitaldi folklorikoak, tailerrak eta dastaketak. Aldi berean, Tuterako jatetxeek neguko barazkien menu berezi bat prestatuko dute. Egin bat plan horrekin, historia eta oturuntza gozoak ezin hobeki nahasten baititu.

Fecha 2024 pendiente

21 nov - 10 dic

2023