Ituren eta Zubietako inauteriak

Bertizko Parke Naturala urruti utzi gabe, Malerreka bailara misteriotsuan, Ituren eta Zubieta herri ederrek inauteriak ospatzen dituzte urtarrileko azken igandearen ondorengo astelehen eta asteartean. Nafarroako Interes Turistikoko Jai izendatu zituzten, 2011n, eta segizio bateratua antolatzen dute bi herriek. Astelehenean, Iturenen, eta asteartean, Zubietan, eguerdi aldean, askotariko pertsonaiek gorpuzten dituzte inauteri hauek: hartza, piztiak, ahariak...Baina, zalantzarik gabe, joaldunek aldakei lotuta daramatzaten joare handiak dira deigarrienak. Bi herrien arteko basoa zeharkatzen dutenean sortzen duten zalapartak lurra neguko lozorro luzetik iratzarri nahi du, udaberrian emankorra izan dadin berriz. Ez galdu ospakizun hau, Nafarroan hobekien gordetako tradizioetako bat, zinez ikusgarria.

Kontsultatu hemen inauteriei lotutako plan gehiago Nafarroan.

Fecha 2025 pendiente

29 ene - 30 ene

2024