Kaikuak egiten dituen lantegi baten bisitaldia

Kaiku hitza, seguruenik, entzunen zenuen noizbait, baina ba al dakizu zer jatorri duen? Zurezko ontzia da, eta artzain baztandarrek ardiak jezteko eta gatzatua zerbitzatzeko erabili zuten mendeetan zehar.

Kaikua eta artzainen beste tresna batzuk nola egiten diren jakin nahi baduzu, Erratzun badago lantegi txiki bat eta bertan artisauak berak, zeina ogibidez abeltzaina baita, ederki azalduko dizkizu 2.000 urte baino gehiago dituen lanbide honen gorabeherak.

Baztanen muina deskubritzeko era bikaina.

01 ene - 31 dic

2024