Piper mota hori oso berezkoa da Azkoienen, eta herriko produktu gorena bihurtu da. “Kukoi Piperraren Eguna”ren ospakizunean, jarduera ugariz betetako programa bat izanen duzu eskura. Anima zaitez Azkoien bisitatzera eta egun horretako jaiaz gozatzera.

Jardunaldiari hasiera emanen dio Kukoi Piperraren Eguneko pregoiak, eta, ondoren, Gastronomia eta Artisautza Azoka inauguratuko da, bertako eta sasoiko produktuak biltzen dituena. Dastaketak, tailerrak, bisita gidatuak eta haurrendako jarduerak gozamena izanen dira egun horretan herrira hurbiltzen direnendako. Eta, jakina, musika-animazioa ere ez da falta izanen. Ezin duzu aukera galdu!

Fecha 2024 pendiente

25 ago - 26 ago

2023