Erakargarriak iruditzen zaizkizu landa tradizioak eta ohiturak? Laia laborantza-tresna da, eta lurra iraultzeko erabiltzen zen aurreko mendera arte. Baina Artaxoan beste zerbaitetarako ere erabiltzen dituzte; izan ere, txapelketa bitxia antolatzen dute herriko festetan. Bertako eta inguruko herrietako gazteek, baserritarrez jantzita eta laien gainean jarrita, ibilbide zirraragarria egiten dute Erdi Aroko multzora igotzen diren kale harriztatu eta aldapatsuetan barrena. Artaxoako Harresia ezagutzeko asmotan bazaude, aukera paregabea duzu horretara hurbiltzeko.

29 nov - 29 nov

2022