Elikagai ekologikoen Nafarroako azoka handiena Noaingo Zentzumenen Parkera iritsiko da aurten ere. 25.000 metro koadro hartuko ditu, eta Iruñako erdigunetik 10 kilometrora baino ez.

Sektore ekologikoko hainbat enpresa eta produktorek parte hartuko duten azoka ez ezik, haurrentzako gune bat ere badago, jolasgune eta guzti, baita elikagai ekologikoak dastatzeko gune gastronomiko bat ere, eta, larunbatean, animalia eta arraza autoktonoen erakustaldi bat. Horrez gain, tailerrak eta bisita gidatuak, janarien dastaketak, musika-emanaldiak eta antzerti-dinamizazioa antolatu dira.

Anima zaitez etortzera, eta ongi pasa bizimodu  jasangarriagoa eta orekatuagoa izateko gakoak deskubritzen dituzun bitartean.

Fecha 2024 pendiente

15 sep - 17 sep

2023