Nafarroako Ardo Gorriaren Jaia

“Udaberria, odol berria” esan ohi da, eta hori egiaztatzeko aukera izanen duzu Iruñean, antolatzen den Nafarroako Ardo Gorriaren Jaian.

Ardo gorriz beteriko lehen botila ireki ondoren, goiz osoan zehar Nafarroako ardandegi jabe askok beren ardoak aurkeztuko dituzte, bai eta jendea artatuko ere, kalean jarriko diren mahaietan. Ardo kopa bat eskuratuta, gertutik ezagutzen ahalko dituzu gure lurraldeko ardo enblematikoenen ñabardurak, haien freskotasuna eta aroma, eta, batez ere, haien kalitatea.

Eta giro paregabea sortzeko, lagun izanen ditugu musika, pintxoak eta kapela arrosak, zeinak klasiko bihurtu baitira egun koloretsu horretan.

Fecha 2024 pendiente

06 may - 06 may

2023