Ogi Txigortuaren Eguna
Ba al da zerbait osasungarriagorik ezen eguna hastea oliba-olio birjin estraren zurrusta batez bustitako ogi txigortua jaten? Alternatibaren bat topatzea erraza izan daiteke baina... jainkoena bezalako olio batekin? Hori zailagoa da. Egiaztatu nahi izatera, hurbildu Arroitzera; Nafarroako Erdialdeko herri ederra da, eta, kondairaren arabera, Andre Mariaren negar-malkoetatik sortu zen Mendiako ermitan dagoen olibondoa; beraz, gutxienez asteburu bat eskaini beharko diozu herriko erreferente gozo-gozo horri.
Hitzordua urtero errepikatzen da, otsailean. Larunbatean, oliben eta etxeko postreen lehiaketak ospatzen dira, eta, igandean, ogi txigortuaren eguna: ogi txigortuak dastatzeko aukera izateaz gain, gastronomia eta artisauen azoka ere izanen dira. Inor animatuko?
Fecha 2025 pendiente
23 feb - 25 feb
2024