"Horra, horra, gure Olentzero..."
Olentzero maltzur hori! Ez galdu abenduaren 24an Nafarroako hiri eta herrietako kaleetan barna egiten den segizioa. Ikazkin jator hori, janzale eta edanzale hori, onaldiaren ikurra da, neguko solstizioarekin batera hasten den aldiaren ikurra.

Nafarroako herri askotan ospatzen da eta segizioa tokiaren arabera aldatzen da. Batzuetan, Olentzero gizon karakterizatu bat da, eta beste batzuetan, panpina bat. Menditik iristen da Jesusen jaiotza iragartzeko. Batzuetan Mari Domingirekin batera, beste batzuetan, artzainekin eta haien artaldeekin, eta, batzuetan, joaldunek eta haien joareek ematen dute haren etorreraren berri. Bera arduratuko da Gabonetako opariak Nafarroako familia askori uzteaz, Ekialdeko Errege Magoak iritsi aurretik.

​​​​​​​Modu tradizionalenean bizi nahi baduzu, orduan Lesaka da zure helmuga, hortik dator eta. Olentzero-lehiaketa antolatu ohi dute han hilaren 24ko goizean, eta, arratsaldean, Olentzero irabazlea aterako da herrian zehar, musika-bandarekin batera.

Fecha 2024 pendiente

24 dic - 24 dic

2023