Perretxiko eta onddoen munduan hasi nahi duzu? Orduan, Ultzamako Parke Mikologikoa zure lekua da, eta hango jai mikologikoa, ezinbesteko hitzordua.

Hiriburuan, Larraintzar, Onddo Eguna ospatzen da, perretxikozaleen gozamenerako. Izan ere, azoka bat egiten da, enpresa saltzaileak, artisauak eta Boilurraren Museoa erakartzen dituena, perretxiko freskoen erakustaldia izanik haren erakargarritasuna handienetako, bat espezie anitz biltzen baititu. Txikienek primeran pasatuko dute ludotekan, eta, perretxikoekin egindako talo ekologikoek ez ezik, haraneko ostatuek prestatutako pintxo mikologiko gustagarriek ere jende guztiaren aho-sabaiak alaituko dituzte.

Izena eman, eta murgil zaitez perretxikoen munduan, Ultzama bailarako larre berde eta herri zoragarriez gozatzen duzun bitartean.

Fecha 2024 pendiente

22 oct - 22 oct

2023