Ostatu bereziak Nafarroan
Ihesaldiak eta oporrak giroz aldatzeko eta sentsazio berriez gozatzeko balio dute... Eta batzuetan ostatuak berak asko laguntzen du!
Gustatuko zaizkizun eta harrituko zaituzten aukera batzuk proposatuko dizkizugu, zeinak, aldi berean, naturan murgiltzen lagunduko baitizute. Adibidez, zer iruditzen zaizu zuhaitz baten gaineko suite batean lo egitea, harizti baten erdi-erdian? Gustatuko al litzaizuke mendiko borda deluxe batean esnatzea? Nahi al zenuke haitzulo baten barruan, mendiaren erraietan, isiltasuna sentitzea? Eta glampinga egitea guztiz ekologikoak diren yurtetan?
Beste aukera batzuk ere oso gustagarriak eta oso modakoak dira: Errege Bardeako basamortura begira dauden burbuilak edo gela kubikoak, eraikin historikoak (hala nola paradore bat edo Erdi Aroko dorre baten barruko gelak).
Ikusten duzunez, gustu guztietarako aukerak dituzu, eta, beraz, zein abenturarekin hasi nahi duzun baino ez duzu erabaki behar
Zuhaitzetako ostatuak.
- Basoa Suites, Lizason.
- Maitenea, Garesen.
- Mari Cruz, Hiriberri-Artzibarren.
- Iratiko Kabiak, Orbaitzetan (Iratiko oihana)
Kobazuloak.
- Apartamentuak kobazuloetan, Valtierran.
Yurt mongoliarrak.
- Campo de Reyes, yurt mongoliarrak Tafallan.
Historia duten eraikinak.
- Parador de Olite
-
Hotel Rural Torre de Uriz: antzinako defentsa-dorrea, Erdi Arokoa, Interes Kulturaleko Ondasun izendatua 1949an. Pirinioaurrean dago.
-
Hostal Palacio Jauregia: oinetxe-jauregia, XIV. mendearen amaierakoa. Iruritan dago (Baztan).
-
Hotel Pago de Cirsus: hotel boutiquea, gaztelu-itxurakoa, izen bereko upeltegiaren ondoan, mahastiz eta olibondoz inguratua. Ablitasen dago, Erriberaren bihotzean. noe Añadido a la ficha
Paisaian integratutako bizitoki modernoak edo futuristak.
- Aire de Bardenas: kubo eta burbuila itxurako gelak, Errege Bardean (Tutera).
- Irrisarri Land: leihate handiak dituzten bordak (etxolak/apartamentuak) basoaren erdian, Igantzin.
01 ene - 31 dic
2024