Ihesaldiak eta oporrak giroz aldatzeko eta sentsazio berriez gozatzeko balio dute... Eta batzuetan ostatuak berak asko laguntzen du!

Gustatuko zaizkizun eta harrituko zaituzten aukera batzuk proposatuko dizkizugu, zeinak, aldi berean, naturan murgiltzen lagunduko baitizute. Adibidez, zer iruditzen zaizu zuhaitz baten gaineko suite batean lo egitea, harizti baten erdi-erdian? Gustatuko al litzaizuke mendiko borda deluxe batean esnatzea? Nahi al zenuke haitzulo baten barruan, mendiaren erraietan, isiltasuna sentitzea? Eta glampinga egitea guztiz ekologikoak diren yurtetan?

Beste aukera batzuk ere oso gustagarriak eta oso modakoak dira: Errege Bardeako basamortura begira dauden burbuilak edo gela kubikoak, eraikin historikoak (hala nola paradore bat edo Erdi Aroko dorre baten barruko gelak).

Ikusten duzunez, gustu guztietarako aukerak dituzu, eta, beraz, zein abenturarekin hasi nahi duzun baino ez duzu erabaki behar

Zuhaitzetako ostatuak.

Kobazuloak.

Yurt mongoliarrak.

Historia duten eraikinak.

Paisaian integratutako bizitoki modernoak edo futuristak.

  • Aire de Bardenas: kubo eta burbuila itxurako gelak, Errege Bardean (Tutera).
  • Irrisarri Land: leihate handiak dituzten bordak (etxolak/apartamentuak) basoaren erdian, Igantzin.

01 ene - 31 dic

2021