Pablo Sarasate museoa

Sarasatek zazpi urte zituela eman zuen bere lehen biolin-kontzertua. Biolin-jotzaile bikaina izan zen; soinu bakar eta berezia jotzen zuela diote. Gehiago jakin nahi duzu? Bisita ezazu bere museoa Iruñean.
Pablo Sarasate museoan hiriari eskainitako ondarea dago ikusgai.

Erakusketa lau zatitan banatzen da, eta musikariak udalari utzitako ondarearen alderdi esanguratsuenak erakusten ditu: erabilera pertsonaleko objektuak, opariak, kondekorazioak, oroigarriak, informazio biografikoa eta musika-memoriak.

01 ene - 31 dic

2024