Pamplona-Iruña Half Triatloia

Proba nazional hau ez da lasterketa hutsa, baizik eta triatloiaren egiazko jai bat. Zirkuituak gogor, azkar eta ikusgarriak direlako, kirolari aunitzek parte hartzen dutelako eta ikusleek gogotsu eta ahotsa urratu beharrean animatzen dituztelako partaideak.

Erronka Allozko urtegiko ur urdin turkesetan hasten da, atleta guztiak erne-erne eta tentsio bizia giroan... Eta gero, 1.900 metro igerian, 85 km bizikletaz eta 21 km lasterka Iruñeko harresietan eta alde zaharrean barrena, entzierroaren ibilbidea eta gisako tarte adierazgarriak eginez, harik eta hiriburuko Gazteluko plazako helmugara iritsi arte.

Lehen mailako bi kokagune turistiko, ahalegina bere gorenean eta Nafarroaz, haren paisaiez, kulturaz eta jendeaz gozatzeko bestelako modu bat. Entretenimendu segurua! Ez ahantzi eguna, zirraraz beteriko norgehiagoka izanen baita.

18 may - 18 may

2024