Perretxikoak biltzeko txangoak Ultzaman: elur ezkoaren bila

  • Konpainia: Uxama

  • Idiomas: Castellano

Elur ezkoa perretxikoa ezagutzen duzu? Zaila da, benetan, perretxiko hau aurkitzea. Haren sekretuen berri izan nahi duzu? “Elurretako perretxikoa” esaten diote, eta txango honetan haren mundu magikoan sartuko zara gure gidarien eskutik. Murgildu zaitez Ultzamako pagadietan, eskuan saskia eta oinetan zure botarik onenak daramatzazula, eta ariman sartuko zaizkizu basoa, uraren soinua eta txorien kantu alaiak. Sasoi honetan paisaia eder hauei darien lasaitasuna bidelagun izanen duzu perretxiko ezezagun hori deskubritzeko abenturan.

08 feb - 08 feb
16 feb - 16 feb
22 feb - 22 feb
02 mar - 02 mar

2025