Praktikatu slow food eta bazkaldu kilometro zeroko jatetxe batean

​​​​​​​Zenbat aldiz ez ote duzu pentsatu bizimodua aldatzea, zure elikadura-ohiturak hobetzea? Bidenabar, zure harri-koskorra ekarriko duzu ingurumena babesteko. Bada, utzi pentsatzeari eta ekin, Nafarroan oso erraz jarriko dizugulako. Izan ere, hemen harro-harro egon gaitezke gure tokiko gastronomia arduratsu eta batez ere kalitate handiko produktuetan oinarrituaz.

Zer da slow food delakoa?
Mugimendu bat da, produktu onak, hurbilekoak eta naturarekiko harmoniatsuak kontsumitzea helburu duena. Nafarroan filosofia hori Ultzamako Etxalde Eskolak sustatu du. Izan ere, munduko lehen slow food eskola sortu du, "Proyecto caracol" izenburupean.

Eta km 0ko jatetxeak?
Honelako platerak eskaintzen dituztenak dira: batez ere lehengai ekologikoekin eginak, elikagai transgenikorik gabeak eta 100 km baino gutxiagoko erradioan ekoizleengandik zuzenean lortuak.

Hona hemen slow food gisa akreditatutako Nafarroako km 0ko jatetxeak, iparraldetik hegoaldera zerrendatuta:
•    Maskarada, Lekunberrin
•    Slow Food Eskola - Proyecto Caracol, Lizason
•    Rodero, Iruñean
•    Verduarte, Iruñean
•    El Colegio, Iruñean
•    Bertiz, Iruñean

Egin bat filosofia horrekin, eta hasi oraintxe aldaketaz gozatzen, tokiko sukaldaritzaren magiaz jabetuz eta presarik gabe gozatuz…

09 ene - 30 dic

2024