Dastatu Pirinioak eta murgildu landa-bizimoduan

Bat egin gure lurraldearen sustraiekin, Nafarroako Pirinioen bihotzean dagoen Casa Manchito landetxean eskaintzen dizkizugun honako 3 esperientzia hauen bidez!

  • Batetik, baratzeko funtsezko lanetara batu zaitezke: lurra aberastea, ureztatze-sistema jartzea edo datorren sasoirako lurzorua prestatzea.
    • otsaileko, maiatzeko eta azaroko asteburuetan.
  • Bestetik, trasterminantzian parte hartu ahalko duzu, hau da, Itzalle eta Iratiko oihanaren artean gure artaldeekin egiten dugun bidaia zirraragarrian.
    • ekainean eta urrian (klimatologiaren arabera, eta ibarreko batzordeak larreak irekitzen baditu).
  • Azkenik, bertako benetako zaporea ezagutuko duzu tokiko ekoizleek egindako dastatze, bisita gidatu eta tailerren bidez.
    • ekoizlearen arabera, urteko asteburu guztietan.

*Jarduera Casa Manchito landetxean ostatu hartzen duten pertsonentzat baino ez da.

01 ene - 31 dic

2025