San Saturnino eguna
-
Konpainia: Ayuntamiento de Pamplona
Baina ez al da San Fermin Iruñeko zaindaria? Horixe galdetzen dute bisitariek hiriko zaindaria San Saturnino dela entzuten dutenean. Nafarroako zaindaria da San Fermin, zaindarietako bat, hobe esanda, San Frantzisko Xabierkoa ere badelako. Abenduaren 3an ospatzen da San Frantzisko Xabier eguna, hots, Nafarroaren Egunean.
Lehen zalantza argituta, bigarrena dator: San Saturnino, San Zernin, Done Saturdi? Santu bera da. Gaztelaniaz San Saturnino eta euskaraz Done Saturdi deitzen diogun horrekiko kultua Erdi Aroko Iruñeko burgu bateraino ekarri zuten Donejakue bideko erromesek, Frantziatik. San Zernin zen burgu hori. Tenplu gotiko bat eskaini zioten han, gaur egungo San Zernin eliza, zehazki. Eta hortik hirugarren izendapena.
Jai-giroa hurbilagotik ezagutu nahi baduzu, egin bat segizioarekin prozesioan. Goizeko 10:00ak aldera ateratzen da, Udaletxe plazatik, eta Iruñeko alde zaharrean barna dabil. Ez du inork huts egingo: zinegotziak galaz jantzita, Cuerpo de Ciudad delakoan; txistulariak, dantzariak eta “La Pamplonesa” musika-banda; eta, jakina, erraldoi eta buruhandien konpartsa, txikienen gozagarrirako. zinegotziak galaz jantzita, Cuerpo de Ciudad delakoan; txistulariak, dantzariak eta “La Pamplonesa” musika-banda; eta, jakina, erraldoi eta buruhandien konpartsa, txikienen gozamenerako.
12:00ak aldera, Udaletxe plazara itzultzen dira, eta dantzariek dantza egingo dute hiriaren omenez.
Beste ekitaldi batzuk egingo dira, ohi bezala: udaletxeko atariko jaiotza inauguratuko da, eta, ilundu bezain laster, Gabonetako argiak piztuko dira plaza horretan bertan.
Fecha 2025 pendiente
29 nov - 29 nov
2024