Uztailean, Bargota sorgintzaren hiriburu bihurtzen da. Vianatik 7 kilometrora dagoen Estellerriko herri txiki honetan XVII. mendean girotutako sorgintzarekin lotutako jarduera ugari egiten dira. Ez da harritzekoa herri hori izatea ospakizunerako aukeratutako egoitza. Izan ere, bertako pertsonaia ospetsuenetako bat Johanes aztia da, oraindik ere zeru izartua zeharkatzen ikusi omen daitekeena.

Egun horietan, herriko biztanleek estandarteekin, lastozko fardoekin eta antzinako altzariekin hornitzen dituzte kaleak, iragana gogoratzeko. Gainera, magiaz betetako programa osatzen dute hainbat jarduerek: Erdi Aroko merkatua, Nafarroako artisau-produktuen salmenta eta txoko tematikoak. Besteak beste, stand bat ukenduekin, beste bat haurren sorgintza gaiekin, akelarre bat edo inkisizioaren txokoa aurkituko ditu bisitariak. Musikarekin, bisitekin eta hitzaldiekin uztarturik, sorgintzaren mundu enigmatikoari buruzko zalantzak argitzeko.

Fecha 2023 pendiente

15 jul - 19 jul

2022