Sendaviva abentura- eta atrakzio-parkea Nafarroako Erriberan dago eta familia-aisialdirako parkerik handiena da penintsulan. Hogeita hamar atrakzio ditu, mota guztietako pertsonentzat. Hauek dira nabarmengarrienak: Valhalla, errealitate birtualeko bidaia Errusiako mendietan zehar; Tubing zuzena, Europako handiena, 300 metrokoa eta 60 metroko desnibelarekin; Bobsleigh, leran jaisteko 1 kilometroko pista bat; Caída Libre; Fórmula Viva; Laberinto del Agua; eta Gran Tirolina, 650 metrokoa.

22 mar - 21 sep

2021