Sagardotegira goaz

Sagardotegia bapo jan eta majo edatea gustuko dutenen tenplua da. Leku bikaina egun hotz batean familiarekin edo lagunekin bildu eta giro onaz, janari gozoaz eta sagardo freskagarriaz, edo ardo on batez, gozatzeko...

Beren onena ematen dute sagarrek edari apartsu eta txinpartatsu bilakatzeko. Behi-txuleta puntu-puntuan edo erreago zerbitzatuko dute, baina zaporrez betea, sugarretatik atera berria.

Izan ere, menua betikoa da:

  • Hasteko, txorizoa sagardoarekin egosia eta bakailao-tortilla
  • Hero, bakailao-takoak piper berdeekin edo txuleta ederra
  • Bukatzeko, bertako gazta, irasagarra eta intxaurrak

Nahi adina sagardo har dezakezu, kupeletik zuzenean, jakina.

Nafarroan, 5 sagardotegik ekoizten dute sagardoa ziklo osoan: sagarrak landu, sagardoa ekoiztu, kupeletan gorde eta botilaratu. Hauek dira sagardoaren tenplu horiek:

Ikusi hemen Nafarroako sagardotegi guztiak

01 ene - 31 dic

2024