Sortu tximeletentzako eta hegaztientzako oasia Elizondon

Parte hartu bioaniztasuna edertu eta babesten duen ekimenean Elizondon, Baztan ibarreko bihotzean. Jardueran lorategi iraunkor baten sorreran parte hartu ahal izango duzu, tximeletak eta intsektuak erakartzeko eta hegaztien komunitatea handitzeko. Landatu loreak, jarri habia-kaxak hegazti-espezieak bertan babesteko eta parte hartu adituek eskainitako tailerretan; izan ere, horrela, animalia horiek ekosisteman betetzen duten eginkizuna ezagutuko duzu.

Elizondoko naturaguneak bizitzaz eta kolorez betetzen lagunduko duzu, tokiko faunarentzako babesleku eta naturarekin bat egiteko gune bihurtuko baitituzu.  

Tailerren datak:

  • Habia-kaxak jartzeko tailerra: urte osoan zehar.
  • Hegaztien inguruko tailerra eta etxolak jartzea: 2024ko abenduak 14.
  • Tximeleten inguruko tailerra eta landaketa egitea tximeleten oasian: 2025eko martxoak 15.

01 ene - 31 dic

2024 - 2025