Tafallan, udazkena lurrari lotutako tradizioekin batera etortzen da, eta zaldi-aziendaren feriak izaten dira hitzordu nagusietako bat.

Hiriak ederki ospatzen ditu eta adin guztietako jendearentzako jolas- eta kirol-jardueren programa zabala antolatzen du. Ekitaldi ezagunenen artean, honako hauek nabarmentzen dira: elikadura eta artisautza azoka, kalez kaleko saltokiak, produktuen dastaketak, lanbideen erakustaldiak, bisita gidatuak eta jaiari alaitasuna ematen dioten musika-emanaldiak.

22 oct - 23 oct

2022