Ezagutzen al duzu Donejakue bidearen Nafarroako azken herria? Vianaz ari gara: herri polit hori muino baten gainean dago, eta zereal zelaiez, olibondoez eta mahastiz inguratua dago.

Donejakue bideari lotuta beti, orain bere arkitektura aberatsa deskubritu dezakezu hiriko escape room honetan jolastuz eta erromesen espiritu abenturazaleaz kutsatuz.

Zatoz Turismo Bulegora zure "iheslariaren kredentziala" jasotzera. Bertan aurkituko duzu jokora sartzeko behar duzun informazio guztia. Sekta jakobista batek arriskuan jarri du Santiagoko erlikia; beraz, hori eskuratzeko hamabi proba gainditu behar dituzu berandu baino lehen.

Lortuko duzu?

01 ene - 31 dic

2024