Transhumantzia Bardeetan

Urtero, irailean, Errege Bardeako Natur Parkeko Zarrakazteluko El Paso izeneko barrutian ekitaldi berezi bat egiten da, “Sanmigelada” izenekoa.  Milaka ardik, artzainek bideraturik, egun batzuetako ibilaldi luzea egiten dute Pirinioetako Erronkari eta Zaraitzu ibarretatik Errege Bardearaino.
 
Muino, sakan eta ordoki garaiek landutako paisaia hura artaldeen egoitza izaten da, udazkenean eta neguan Bardeako larreak baliatuko baitituzte bazkatzeko. Erdi Arotik hona urtero egiten den transhumantzia-zikloaren barnean dago erritu hori, eta milaka bisitari erakartzen ditu urtero. Eguna argitzean, naturgune hartan barreiatzean aziendek eskaintzen duten ikuskizunaz gainera, artzain-apurrak, txistorra eta ardoa egoten dira. Halaber, Zarrakaztelun egiten den ekitaldi historiko honen karietara, Bardeetako Usadioen eta Transhumantziaren Jaialdia ospatzen da.

Fecha 2025 pendiente

14 sep - 15 sep

2024