Txangoa Errege Bardeara

Errege Bardea eguneroko bizitzako zaratatik at dagoen paradisu ezkutu bat da, ilargiko paisaiaren moduko ikuspegia eskaintzen diguna. Eta zuk uste baino askoz historia aberatsagoa du. Ba al zenekien lur eremu hau guztia Nafarroako errege-erreginen jabetzakoa izan zela? Hain zuzen ere, hortik datorkio "Errege" izena. Dokumentuetan jasotakoaren arabera, IX. mendeaz geroztik hainbat herriri laga zizkieten erabiltzeko edo ustiatzeko eskubideak, harik eta 1999an Parke Naturala sortu eta 2000. urtean Biosferaren Erreserba (UNESCO) izendatu zuten arte. Txango honetan, xehetasun horiek eta beste batzuk ezagutzeko aukera izanen duzu, basamortu txit berezi hau aski ongi ezagutzen duten gida profesionalen eskutik.

21 mar - 20 dic

2024