Tximeleten ibilbidea Munetan
-
Idiomas: Castellano, Euskara
Imajinatzen al duzu tximeletaz, orkideaz eta hegaztiz inguratutako ibilbide batean paseatzea? Orain posible da! Lagundu bidezidor aparta sortzen Munetan, Lizarratik 15 minutura baino ez; bertan, tximeletentzako eta saguzarrentzako habitatak sortuko ditugu. Jarduera horretan, batetik, tximeletentzako oasi bat egingo dugu Bardabian: loreak, zuhaixkak eta piknik-mahai bat ipiniko ditugu. Bestetik, Eskoldabian, txorimalo bat egingo dugu habia-kaxekin, baita saguzarrentzako babeslekuak ere.
Datak:
- 2025eko martxoak 28-29.
- 2025eko apirilak 25-26.
- 2025eko maiatzak 16-17.
- 2025eko ekainak 13-14.
- 2025eko irailak 26-27.
- 2025eko urriak 24-25.
- 2025eko azaroak 28-29.
*Jarduera Basaula landetxean ostatu hartzen duten pertsonentzat baino ez da.
28 mar - 29 nov
2026