Erdi Aroko egun batzuk bizi nahi dituzu? Denetarik egonen da: Erdi Aroko borroka ikasteko lantegiak, azoka txikiak, artisautza eta beste hainbat ezusteko. Eta ezagutu Valdejunkerako bataila antzezpen baten bidez.

Irantzuko lurrak elkarteak iraganaren eta orainaren arteko sinergien balioa azpimarratzen du berriro. Muetz eta Jaitz herrien artean, 920. urtean, Nafarroako Errekonkistaren batailarik garrantzitsuena izan zen. Bertan borrokatu zuten Iruñeko Antso I.a Gartzeitz erregeak eta Leongo Ordoño II.a erregeak, Abderraman III.a ahalguztidunaren, Kordobako emirraren eta haien armaden kontra.

Ikusi egitarau osoa eta egin erreserba uztailaren 24ko (larunbata) eta 25eko (igandea) jardueretan.

Fecha 2023 pendiente

17 mar - 17 mar

2022