• Duración: 3 ordu arte

Ba al zenekien Xabierko gazteluan San Frantzisko Xabierkoa jaio zela, hau da, Nafarroako zaindari eta historiako misiolari unibertsalenetakoa?

Erdi Aroko gotorleku hau Nafarroako Erdialdean kokatuta dago eta X. mendearen amaieratik dator. Garai hartan, Omenaldiaren dorrea deituriko seinale dorre bat eraiki zuten. Leku estrategiko batean zegoenez, Nafarroako eta Aragoiko erresumen arteko mugan, gotorlekuaren garrantzia indartu egin zen eta, dorrearen inguruan, pixkana, gazteluaren gainerako zatiak eraiki zituzten.

Berreraikuntzari esker, gaur egun bere jatorrizko fisonomia ikusten ahalko duzu eta, hala, zubi altxagarria, defentsak, kuku-leihoak eta gezileihoak mantentzen dituen gaztelu bakanetako batez gozatzen ahalko duzu. Gainera, bisita errazteko, gaztelua museo gisa antolatuta dago eta autogida zerbitzua eskaintzen du.

Antzinako zalditegian, hiru solairutan banatuta, arte objektuak, koadroak, grabatuak, dokumentu garrantzitsuak eta gotorlekuaren eskalan egindako maketa bat daude. Areto nagusian, gazteluko bizitza nolakoa zen irudikatzeko aukera ezin hobea duzu. Horrez gain, oratorioa, San Migelen kapera eta Santuaren gela deiturikoa daude. Gela horretan, San Frantzisko bizi izan zen, harik eta 1525ean Parisko unibertsitatera joan zen arte. Gero, Afrikara eta Asiara joan eta bere abentura ebanjelizatzaileari ekin zion.

Eta "Xabieraldi” hitza entzuten baduzu, jakin ezazu Nafarroako jendeak egiten duen gaztelurako erromesaldi ezagun bat dela eta martxoan egiten dela, santua gurtzeko.

01 ene - 31 dic

2022