Ardo Gorriaren Hilabetea

San Martin Unxek, Nafarroako Erdialdeko herri polit eta berezienetako batek, balioa eman nahi dio bertako mahastizaintza eta ardogintzako ondareari, eta omenaldia egiten dio bere produktu enblematikoenetako bati, ardo gorriari, ardoa, kultura, historia eta gastronomia uztartzen dituzten hainbat jardueraren bidez. Maiatzean, ardo gorriaren ibilaldian parte hartu ahalko duzu. Ardandegiz ardandegi joango zara, eta Nafarroako herri eder honen paisaia berezia eta hango ardo gorria ezagutuko dituzu.

Gainera, ekaineko asteburu batean, ibilaldi gidatuak, hitzaldiak, kultura-jarduerak, ardo-dastatzeak eta bisitak upeltegietara egiten dira, mahastia, ardoa eta historia inguruko beste inon baino gehiago gozagarri dituen herri honetan.

Fecha 2025 pendiente

04 may - 02 jun

2024