Sei etapa
Sei abentura bestelako turismo batez gozatzeko
-
1. etapa.
Tuteratik UxueraErronka Nafarroako hegoaldean hasi da. Stefi, Jon, Fabián eta Verok Trinquete jatetxearen jabe Santi Cordoren eskutik ezagutu dute tuterar baratzea, 0 km-ko barazkiak ekologikoki nola ekoizten dituzten erakutsi baitie. Geroago jatetxean dastatuko dituzte. Bidaiak Espainiako herri politenetako batean jarraitu du, Uxuen.
-
2. etapa.
Lizarratik Urbasara eta VianaraGure lau bidaiariek ardo ekologikoaren arloko aitzindarietako bat bisitatu dute, Quaderna Vía upategia. Gero, Urbasako naturan murgildu dira, eta Urederraren iturburuko ur turkesak bisitatu dituzte, eta, eguna amaitzeko, Donejakue Bidearen zati bat egin dute, eta, hondarrik, Vianan lo egin.
-
3. etapa. Lekunberritik Leitzara
Eguna Mendukilo kobazulo sakonetan hasi dute, eta Plazaola bide berdean jarraitu dute, Lekunberritik Leitzaraino. Han, gure bidaiariek Inaxio harri jasotzailea ezagutu dute, bai eta Maiteren proiektua ere; azken honek, harri jasotzea oinarri hartuta izan ere, oso modu interesgarrian lotzen ditu tradizioaren eta modernotasunaren hariak.
-
4. etapa.
Bertiztik BaztaneraGure bidaiariek Bertizko Natur Parkean hasi dute eguna, non Juan Goñik gidatu baititu, eta azaldu zergatik den munduko oihan atlantiko garrantzitsuenetako bat. Abenturak Baztan Abentura Park-en jarraitu du: handizki bidaiatzeko oso bestelako modu bat. Eta, beheiti etorri gabe, Amaiur bisitatu dute, emozioak are goitiago utziko dizkien herri bat.
-
5. etapa.
Michelin izarretatik Iruñean barna pintxoan jateraBosgarren eguna ospakizun gastronomiko handia izan da. Lehenik, bisita Molino de Urdániz jatetxea bisitatu dute eta David Yárnoz-ek bere jasangarritasun proiektua azaldu die. Eta, azkenbururako, Iruñean barna pintxoak jan dituzte. Menu ezin hobea.
-
6. etapa.
Burgitik Hiriberrira (Artzibar)Tradiziotik tradizio berrietara. Gure protagonistak goizean goiz jaiki dira, Burgin almadiak ikusteko Koldo eta Mikelekin batera. Gero, laurek bidaia amaitzea erabaki dute, beren aztarna are gehiago murriztuz ezin gal dezakezun modu batean.
Posible da bestelako turismo bat
Nafarroan denbora daramagu bisitariak eta leku bakoitzari bizia ematen dioten biztanleak errespetatzen dituen turismo mota baten alde egiten, uste baitugu bestelako turismoa natura eta kulturarekin gehiago konektatzea dela.
Ekonomiaz ikuspegi zirkularra izatea da, jasangarritasunean pentsatzea, bai eta Nafarroa aurrerantzean ere egun badena izaten jarraitu nahi duen lurralde bat izan dadin egitea ere.
Bisitatzen duenarengan aztarna ederra uzten duen lurralde bat.
Nola lortu dugu gure aztarna murriztea
Bidaia zenbakitan:
Ohiko moduan egin izan bagenu ibilbidea, 1.137 kg CO2-ko karbono-aztarna sortuko zen.
Beste modu batera bidaiatu izanari esker, 389 kg CO2 txikiagoa izatea lortu dugu.
Hemen, Nafarroak eskaintzen duen on guztiari uko egin gabe bidaia jasangarria egiteko gakoak azalduko dizkizugu.
Ibilbidea
Lekuak
Elikadura
Jarduerak
Konpentsazioa
Lau pertsona eta erronka bat
Jasangarritasunarekin konprometitutako lau pertsona, bai eta gure bidaiaren erronkarekin ere: ahalik eta karbono aztarna txikiena uztea.
-
Jon Kareaga
Jon Kareaga
Ingurumen aktibista
-
Stefi Troguet
Stefi Troguet
Goi mendiko kirolaria
-
Fabián León
Fabián León
Sukaldaria eta dibulgatzaile gastronomikoa
-
Vero maparik gabe
Vero maparik gabe
Kazetaria eta bidaiari porrokatua