Arroila

Bestelako aztarna

Jasangarritasunera bidaiatzea.

Ikasi nola ibili Nafarroan zehar ahalik eta karbono aztarna txikiena utziz.

Ikus trailerra

Sei etapa

Sei abentura bestelako turismo batez gozatzeko

  • 1. etapa.
    Tuteratik Uxuera

    Erronka Nafarroako hegoaldean hasi da. Stefi, Jon, Fabián eta Verok Trinquete jatetxearen jabe Santi Cordoren eskutik ezagutu dute tuterar baratzea, 0 km-ko barazkiak ekologikoki nola ekoizten dituzten erakutsi baitie. Geroago jatetxean dastatuko dituzte. Bidaiak Espainiako herri politenetako batean jarraitu du, Uxuen.

    Bideoa ikusi
  • 2. etapa.
    Lizarratik Urbasara eta Vianara

    Gure lau bidaiariek ardo ekologikoaren arloko aitzindarietako bat bisitatu dute, Quaderna Vía upategia. Gero, Urbasako naturan murgildu dira, eta Urederraren iturburuko ur turkesak bisitatu dituzte, eta, eguna amaitzeko, Donejakue Bidearen zati bat egin dute, eta, hondarrik, Vianan lo egin. 

    Bideoa ikusi
  • 3. etapa.

    Lekunberritik Leitzara

    Eguna Mendukilo kobazulo sakonetan hasi dute, eta Plazaola bide berdean jarraitu dute, Lekunberritik Leitzaraino. Han, gure bidaiariek Inaxio harri jasotzailea ezagutu dute, bai eta Maiteren proiektua ere; azken honek, harri jasotzea oinarri hartuta izan ere, oso modu interesgarrian lotzen ditu tradizioaren eta modernotasunaren hariak.  

    Bideoa ikusi
  • 4. etapa.
    Bertiztik Baztanera

    Gure bidaiariek Bertizko Natur Parkean hasi dute eguna, non Juan Goñik gidatu baititu, eta azaldu zergatik den munduko oihan atlantiko garrantzitsuenetako bat. Abenturak Baztan Abentura Park-en jarraitu du: handizki bidaiatzeko oso bestelako modu bat. Eta, beheiti etorri gabe, Amaiur bisitatu dute, emozioak are goitiago utziko dizkien herri bat. 

    Bideoa ikusi
  • 5. etapa.
    Michelin izarretatik Iruñean barna pintxoan jatera

    Bosgarren eguna ospakizun gastronomiko handia izan da. Lehenik, bisita Molino de Urdániz jatetxea bisitatu dute eta David Yárnoz-ek bere jasangarritasun proiektua azaldu die. Eta, azkenbururako, Iruñean barna pintxoak jan dituzte. Menu ezin hobea.

    Bideoa ikusi
  • 6. etapa.
    Burgitik Hiriberrira (Artzibar)

    Tradiziotik tradizio berrietara. Gure protagonistak goizean goiz jaiki dira, Burgin almadiak ikusteko Koldo eta Mikelekin batera. Gero, laurek bidaia amaitzea erabaki dute, beren aztarna are gehiago murriztuz ezin gal dezakezun modu batean.

    Bideoa ikusi

Lau pertsona eta erronka bat

Jasangarritasunarekin konprometitutako lau pertsona, bai eta gure bidaiaren erronkarekin ere: ahalik eta karbono aztarna txikiena uztea.

Nola lortu dugu gure aztarna murriztea

Bidaia zenbakitan:

Ohiko moduan egin izan bagenu ibilbidea, 1.137 kg CO2-ko karbono-aztarna sortuko zen.

Beste modu batera bidaiatu izanari esker, 389 kg CO2 txikiagoa izatea lortu dugu.

Hemen, Nafarroak eskaintzen duen on guztiari uko egin gabe bidaia jasangarria egiteko gakoak azalduko dizkizugu.

Ibilbidea

Lekuak

Elikadura

Jarduerak

Konpentsazioa

Maricruz landa turismoko proiektua

Maricruz landa turismoko proiektua

5 fruta-arbola landatuko ditugu, eta horiek CO2e tona bat xurgatuko dute 40 urtez.
Sortu duten aztarna baino askoz gehiago.

Posible da bestelako turismo bat

Nafarroan denbora daramagu bisitariak eta leku bakoitzari bizia ematen dioten biztanleak errespetatzen dituen turismo mota baten alde egiten, uste baitugu bestelako turismoa natura eta kulturarekin gehiago konektatzea dela. 

Ekonomiaz ikuspegi zirkularra izatea da, jasangarritasunean pentsatzea, bai eta Nafarroa aurrerantzean ere egun badena izaten jarraitu nahi duen lurralde bat izan dadin egitea ere.

Bisitatzen duenarengan aztarna ederra uzten duen lurralde bat. 

Jakin gehiago Nafarroari buruz