Produktuaren definizioa eta deskribapena

Espainia iparraldeko osasun arloko turismoko helmuga garrantzitsuenetako bat da Nafarroa. Helmuga sendotzeko eta sustatzeko asmoz, Osasun arloko Turismoaren Mahaia osatu zen 2012an, eta ordutik dago martxan. 

NAVARRA HEALTH TOURISM

2016an, Navarra Health Tourism klusterra eratu zen –sare publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza egituratu zuen tresna–, bi helbururekin: hazkundea eta enplegua sustatzea. Proiektu hori Nafarroako Foru Komunitateko Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren (RIS3) bi lehentasunen elkargunea izan zen: Nafarroaren sustapena eta kalitatezko osasun arreta. Klusterraren helburua da Nafarroa kalitatezko osasun helmuga gisa sustatzea. 

Joan NAVARRA HEALTH TOURISM atalera

Osasuna eta ongizatea atalarekin harremanetan jartzeko