• Konpainia: Mauka

  • Idiomas: Euskara, Castellano

Uste duzu zure adimenaren laguntza soilarekin lortuko duzula basotik ateratzea? Escape forest delakoak escape room batek bezala funtzionatzen du, baina oraingoan ez duzu adimen- eta enigma-jokoen bitartez areto batetik ihes egiteko kodea aurkitu behar; aitzitik, basoaren erdian erabili beharko duzu zure trebezia, eta asmakizunak, orientazio-probak eta jokoak gainditu, guztiak ere Erronkaribarko biodibertsitatearekin eta kulturarekin lotuta daudenak.

Kasu honetan, artzain erronkariarrak prestatzen ari dira hamaika eguneko transhumantzia egiteko, Errege Bardeatik Pirinioetara joanen baitira 2000 abelbururekin. Bidai luze eta neketsua izanen da. Beren helmugara iristeko gai izanen ote dira, bidean ezustekorik izan gabe? Lagundu iezaiezu, naturaren erdian, zure trebeziak erabilita.

01 abr - 31 oct

2024