Ribaforadako jardunaldi tenplarioak

Esperientzia paregabea bizi nahi duzu Nafarroako hegoaldean, eta tenplarioen garaian murgildu? Ribaforada herri berezia da, Tuteratik gertu dago, eta bere jardunaldi tenplarioak ditu.

Bertako kaleetako bat, "Zaldun tenplarioak" izenekoa, jardunaldi horietako bihotza izanen da egun batzuetarako. Jende guztiarentzako jarduera ugari eta interesgarriak dituzu zain, herriko tradizio tenplarioa nabarmentzeko.

Erdi Aroko kanpamentua, dendak, aroztegia, artisau-azoka, musika, antzerkia, magia eta zaldi gaineko torneoak familia osoaren gozamenerako.

28 sep - 29 sep

2024