• Konpainia: CPAEN

  • Idiomas: Castellano

Ikusi duzu hurbiletik nola egiten duten erleek eztia? Ezagutu nola ekoizten den ezti ekologikoa Larrun mendira begira dagoen erlategi batean, Beran. Bisitan, erle-kaxak ikusi ahal izango dituzu, baita horietako bat ireki eta ezti ekologiko zoragarria dastatu ere.
Oso gertu, Igantzi eta Arantza herrien artean, San Joan Xarreko Erreserba Naturala dago. 1987an izendatu zuten Erreserba Naturala santutegi natural hori. Izan ere, penintsulako xarma-baso autoktono bakarra dago han. 

Eta plan horiek gosetuko zaituztenez ziur aski, aprobetxatu hurbil zaudela, eta joan Donamariako Bentara. Larre eta mendi ederren artean dago, eta plater gozoak eta sasoiko produktuak eskainiko dizkizu, etxeko erara. Giro ezin hobea familia osoarentzat.

Kontsultatu hemen eremuari buruzko informazio gehiago

01 ene - 31 dic

2024