Batasunaren Pribilegioa eta Hiru Burguen Merkatua

Irailaren 8an, urtero, Iruñeak bere historiako mugarri garrantzitsu bat gogoratzen du: Batasunaren Pribilegioa. Itun horren bidez, Erdi Aroko hiria osatzen zuten hiru burguek –harresi, bandera eta erregidore propioa zuten hiruek– tirabirak eta liskarrak bazter utzi eta behin betiko batu ziren. Egun horretan, galaz jantzita desfilatzen da udalbatza, Erraldoi eta Buruhandien konpartsa kutuna hirian barna ibiltzen da, eta La Pamplonesa udal-bandak eta Iruñeko Orfeoiak musika jo eta kontzertuak egiten dituzte.

Baina ospakizuna asteburura arte luzatzen da, eta, beraz, ostiraletik igandera, Nafarroako hiriburuko kaleek Hiru Burguen Erdi Aroko merkatu girotsua hartuko dute. Gaztak, txokolateak, hestebeteak eta bertako hamaika produktu erosi ahal izango dituzu han, baita gure artisauen era guztietako objektuak ere. Programa zabalagoa da, ordea, eta kaleko emanaldiak, dantzak, kontzertuak eta jarduerak eskaintzen ditu, haurren gozamenerako ere.

Asteburu zoragarria hiri eder honetan paseatzeko!

Fecha 2024 pendiente

08 sep - 08 sep

2023